Nola parte hartu?

IHMIP-k prozesu parte hartzaile bat sustatu du Iruñerriko mugikortasuna hobetzeko, hartara Iruñerria bizileku egokiagoa bihurtzeko, non gizalegezko portaera eta ingurumenarekiko begirunea nagusituko diren. Zure iritzia jakin nahi dugu!

como_participar_sesiones.png

Bilerak

Informazio eta kontsultarako lurralde saioak, sektorialak eta deliberatiboak. Hitzorduak gure agendan jarriko ditugu.

como_participar_acciones.png

Alegazioak

NAOn argitaratutako IHMIPren zirriborro 0-ren alegazioak jasoko ditugu parte-hartze plataformaren bitartez, otsailaren 24tik apirilaren 7ra.

como_participar_digital.png

Euskarri digitalak

Webgunean parte hartze plataforma bat ezarriko da IHMIP planaren estrategien inguruan ideiak jasotzeko.

EKARPENAK BILTZEKO EPEA AMAITU DA

 

SESIONES Y ACCIONES DE PARTICIPACIÓN

A A A O O L I
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 

KALE-EKINTZAK

Abenduak 13 // Urtarrilak 4 // Otsailak 8

Iruñerria

Sostenibilibus

Prozesuaren erakusleihoa izanen da eta Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barneko udalerri guztiak zeharkatuko ditu. Hiri-autobus interaktiboa da, eta prozesua eta parte hartzea sustatzeaz gain, mugikortasun iraunkorraren inguruan herritarrak kontzientziatzea da xedea.

Abenduak 14 // Urtarrilak 25 // Otsailak 15

Iruñerria

Mugikortasunaren Igogailua

Mugikortasunaren inguruan herritarrek haien iritzia jakinaraziko dute igogailuetan. Hiri-igogailuen beirateak arbelak balira bezala funtzionatuko dute eta bertan erabiltzaileek mugikortasunaren inguruko ideiak eta iritziak idatziko dituzte.

EUSKARRI DIGITALAK

PARTE HARTZE GUNEA

Zer egin behar dut webguneko plataformaren bidez proposamen bat idazteko?

  • 1 Gure webgunean izena eman
  • 2 Estrategia aukeratu
  • 3 Zure proposamena idatzi
  • 4 Landu nahi duzun estrategia bat gehitu

Parte hartze plataforma itxita dago

ZEINTZUK DIRA PROZESU PARTE HARTZAILEAREN MUGAK?

Prozesu parte hartzaileak proposamen eta deliberazio ez lotesleko izaera du. Horrek esan nahi du, herritarren parte hartzea egonen dela planaren proposamenen balorazioan eta deliberazioan baina ez erabakiak hartzerako orduan. Jarraipen Batzordea izanen da erabakiak hartuko dituena. Nolanahi ere, Jarraipen Batzordeak deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta entzuteko konpromisoa hartu du.

[Deskargatu prozesuaren mugen dokumentua]