Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Planaren saio erabakigarriak amaitu dira

  • 17 May 2018
Iruñerria

 

____

IHMIPren inguruko bederatzi saio erabakigarri antolatu dira hiritar proposamenen artean adostasunak eta desadostasunak identifikatzeko

 

2018ko maiatzaren 17an – Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren prozesu parte hartzailearen saio erabakigarrien azken saioa ospatu zen atzo. Apirilaren 19tik maiatzaren 17ra arte 9 saio erabakigarriak egon dira eragile interesdun eta parte hartu duten pertsonen artean adostasunak eta desadostasunak identifikatzeko IHMIPren ekintza estrategikoaren gainean, desadostasuna eragiten duten estrategien artean sakontzeko eta adostasunak eta desadostasunak kontuan izanda planak dituen 19 ekintza estrategikoak ordenatzeko.

Bilera hauek egin baino lehenago, abendutik otsailera arte, 18 saio parte hartzaile eta informatibo egin dira Iruñerriko 17 udalerritan, 18 saio Iruñeko auzoetan eta 2 saio planarekin inplikatuta dauden administrazioetako pertsonal teknikoekin. Horietan 1.062 herritar proposamen jaso dira eta horietatik 805 egokitu dira IHMIPren esparru eta helburuei eta teknikoki, ekonomikoki eta juridikoki bideragarriak dira.

Saio erabakigarrietan bi lan talde egon dira, eta bakoitzak lau saiotan lan egin du. Horrez gain, bederatzigarren topaketa bat egin zen atzo Baluarten, informazioa partekatzeko. Batik bat eragile interesdunek parte hartu dute saio hauetan, baina herritar guztientzat irekita egon da parte hartzea.

Denera, 34 pertsonek parte hartu dute saio erabakigarrietan txirrindularien elkarteak, hautetsiak, merkataritza elkarteak, berdintasun teknikariak, garraio sektorearen arduradunak eta Iruñerriko herrietako pertsonen artean. Generoari dagokionez, %59 gizonak izan dira eta %41, berriz, emakumeak. Bataz besteko adina 48 urtetan egon da. Egin diren dinamiken esker, eragile eta interes talde desberdinen artean adostasun posibleak iristeko lerro estrategikoak identifikatu dira.


Saioetan eztabaida interesgarriak sortu dira planak dituen 19 ekintza estrategikoen artean. Parte hartzaileen artean interes handiena sortu duten estrategiak hurrengo hauek dira: EHGaren Prestazio Handiko Sarea, Hiri-diseinuko jardunbide egokiak, Lurralde-artikulazioa hiri-zeluletan, Aparkamenduaren kudeaketa integrala erakarpen-guneetan, Mugikortasun Planaren Metropoli Bulegoa, Genero ikuspegia eta Txirrindularientzako ibilbideen metropoli-sarea.

Besteak beste, proposamenak landu dira, hala nola, ordutegi zehatzetan garraio publikoan zerbitzu espresak sortzeko, autobusetan erabilera baxuko ordutegietan bizikletak igotzeko, Iruñeko aldirietako aparkalekuak garraio publikoarekin konektatzea eta doan izatea, behin plana onartuta herritarrekin komunikazioa ez etetea, garraio publikoaren edo bizikletaren erabilera sustatzea deskontuekin eta mugikortasun planari genero ikuspegia txertatzea.


Itzulera jardunaldia azaroan

Adostasunen etapa amaitu ondoren, itzulera-jardunaldia antolatuko da  azaroaren erdialdean bilera erabakigarrietan egon diren adostasun eta desadostasunen berri emateko. Saio erabakigarrietan adostutako proposamenak zehaztu ondoren, erabakiak IHMIP-ren Jarraipen Batzordeak hartuko ditu. Prozesu parte hartzailea kontsultibo deliberatibo ez-loteslea da. Nolanahi ere, aipatutako batzordeak deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta entzuteko konpromisoa hartu du.


Eragile interesdunen eta herritarren ekarpenekin planaren onarpena eta azken
idazketari ekinen diote administrazioek.

Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP) Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Eskualdeko Hiri Garraioaren barne dauden 18 udalek sustatutako plana da, Iruñerriko herritar guztiengana iristeko helburuarekin eta planak dituen 19 ekintza estrategikoen inguruan haien
ideiak proposatzeko helburuarekin.