IRUÑERRIRAKO HIRI MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO PLANAREN

INGURUKO PROZESU PARTE HARTZAILE EZ LOTESLEA

_________
 

Parte hartu Iruñerriko bizi kalitatea hobetzeko!

Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP) hirian eta bere inguruan pertsona eta merkantzien mugikortasun beharrak asetzeko sortutako plan estrategiko bat da.. Hartara, IHMIP-k bidea emanen du herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, ingurumen eraginak murrizteko eta energia kontsumoa gutxitzeko.

ZER DA IHMIP?

IHMIP-REN HELBURUAK

 

Oinezkoen mugikortasuna

1. Oinezkoei lehentasuna ematea distantzia laburretan
2. Oinezkoentzako konexio sare bat sortzea
3. Garraio kolektiborako sarrera ematea
4. Irisgarritasun arazo zehatzak hobetzea

 

Txirrindularien mugikortasuna

1. Auzo eta hirigune guztien irisgarritasuna hobetzea
2. Lehentasuna ematea erdi-distantzietan
3. Bizikletaren erabileraren goraldia babestea, oinezkoei kalte egin gabe.
4. Ibilbide motzak eta ertainak sustatzea bizikletan
5. Ibilbideak hobetzea irisgarritasunaren alde egiteko

 

Garraio publikoa

1. Ibilbideak hobetzea, auzo eta eremu urbanizatu guztietako irisgarritasuna laguntzeko.
2. Kotxearen aurrean autobusei lehentasuna ematea
3. Intermodalitatea sustatzea
4. Interes orokorreko zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetzea.
5. Bidaia denborak hobetzea erdi distantzietan eta luzeetan

Ibilgailu pribatua

1. Bere erabilera murriztea joan-etorri erradialetan
2. Hiri-espazioan ibilgailuaren abiadura murriztea
3. Hiri-espazioan ibilgailuaren okupazioa murriztea
4. Ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea, distantzia laburretan.

Espazio publikoa

1. Espazio publikoaren kalitatea hobetzea
2. Gaur egun ibilgailu pribatuak erabiltzen duen espazio zati bat berreskuratzea
3. Elkarbizitzeko eta egoteko espazio publikoak diseinatzea
4. Hiri-garapen berrietan konektibitate ona aurreikustea garraio publikoko sistemarekin.

Bide-segurtasuna

1. Oinezkoen eta txirrindularien bide-segurtasuna hobetzea
2. Bide-segurtasuna orokorrean hobetzea

Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren inguruko informazio guztia kontsultatu

FASEAK

faseak.png

PARTE HARTZE SAIOAK ETA EKINTZAK

A A A O O L I
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 

BILDUTAKO PROPOSAMENAK

Hauek dira ekarpen epean web orriaren bidez bildutako proposamenak:

Arostegi etorbideko gasolindegia oinezko eta txirrindulariek arriskurik gabe zeharkatzeko egokitu beharko litzateke.
Iepa! Ideia ona irudituko litzaidake bizikletendako aparkalekuak errepidean jartzea, egun autoek aparkatzen duten plazetan, batez ere zebrabideen ondokoetan. Horrela, honakoak lortuko lirateke: 1.
egazkinaProzesuaren inguruan
informazioa jaso nahi duzu?
HARPIDETU

PROZESU PARTE-HARTZAILEA

ZEINTZUK DIRA PARTE HARTZE PROZESUAREN MUGAK?

Prozesu parte hartzaileak proposamen eta deliberazio ez lotesleko izaera du. Horrek esan nahi du herritarren parte hartzea egonen dela planaren proposamenen balorazioan eta deliberazioan baina ez erabakiak hartzerako orduan.  Jarraipen Batzordea (tokiko erakundeak eta Nafarroako gobernua) izanen da erabakiak hartuko dituena.


Nolanahi ere, Jarraipen Batzordeak deliberazio prozesura iristen diren proposamen guztiak entzun, ikertu, arrazoitu eta entzuteko konpromisoa hartu du.
 
[Jaitsi prozesuaren mugen dokumentua]